Plaza Haundiko horma irudia.
Duela bi aste Tejeria kaleko zikinkeria garbitzeko elkartu ziren bizilagunak. Auzolanean garbitu zituzten Tejeriako arkupeak. Argi dago Egiakoak ez direla besoak gurutzatuta geratuko. Auzoa garbi eta txukun ikusi nahi dute, eta larunbatean (uztailaren 2an) 11:00etan elkartuko dira, Plaza Haundiko horma irudiak konpondu eta berritzeko.