San Joan sutan erre zuten erraustegia zubietarrek
‘Errausketarik? Ez, eskerrik asko!’ mezua eskuetan zutela, eta maskarak ahoan jarrita inguratu zuten Zubietan San Joan bezperako sua.
21:00ak aldera afari legea egiteko, Zubieta Pilota Elkarteak ogitartekoak, edaria, postrea eta kafea banatu zituen herritarren artean. 22:30ak aldera piztu zuten sua. Erraustegiaren maketa bat jarri zuten egur pilaren gainean, eta sutan erre zuten maketa.
Festa giroan elkartu arren, euren osasuna arriskuan dagoela aldarrikatu zuten zubietarrek modu honetan.
Gainerako auzoetako ospakizunak ere jaso ditu IRUTXULOKO HITZAk, San Joan bezperari eskainitako atal berezian.