'Hormek diote' proiektuko horma irudiak hezur-haragi bihurtuko dira dantza garaikidea eta ikus-entzunezko proiekzioen bidez.
Irutxuloko Hitza
Hormek diote egitasmoko paretak hezur-haragi bihurtuko dira dantza garaikidea eta ikus-entzunezko proiekzioei esker. Datozen asteotan, Donostia 2016 eta Ereitenen Hormek Diote egitasmoak bi dimentsioetan egindako muralak hiru dimentsioetara ekarriko ditu. Lan hori Haatik dantza taldeak eta Elurmaluta ikus-entzunezko arte kolektiboek gauzatuko dute.
Haatik dantza taldeak, Hormen artean dantzan izenburu nagusiaren pean, horma ezberdinetan egindako muraletan oinarritu eta bizikidetza ardatz izan duten bost sorkuntza aurkeztuko ditu. Dantza kaleko arte bezala ere aldarrikatuz.
2015eko urte amaieratik oso izaera eta lengoaia ezberdineko hiru dantza-sortzaile elkartu ziren proiektu hau aurrera eramateko. Hauetako bakoitzak ikuspegi pertsonal batetik abiatuz gure gizarteak elkarbizitzeko dituen konplexutasun eta gabezietaz hausnartu eta konpainiako dantzarien bitartez agertzeko erronka izan du.
Bost pareta, bost koreografia
Pascal Gaignek propio sortutako musikaren gainean, Vitali Safronkinek, Iker Arruek eta Aiert Beobidek sortutako koreografiak dantzatuko dituzte. Guztira 5 koreografia labur izango dira. Horretaz gain, emanaldi bakoitzean proiektuaren beste sorkuntzen aurrerapen bat eskeiniko da ere.
Emanaldiek auzo eta herriko festen programazioarekin bat egin dute.
EGITARAUA:
Altza, Roman Irigoien plaza, ekainak 29, 19:00etanDrawing Sounds, Vitali Safronkine
Intxaurrondo, Txaparrene pasealekua/ Parada Baserria kalea, uztailak 7, 19:00etanTimeless Moments, Vitali Safronkine
Trintxerpe, Euskadi etorbidea, z/g (Ciriza etxea), uztailak 14, 19:30eanKorronteeri aurre eginez, Aiert Beobide
Errenteria, Alaberga plaza, uztailak 24, 20:00etan.70+1, Iker Arrue
Urumea, Federico Garcia Lorca (Mundaiz zubia), uztailak 29, 19:00etanBlack Chain Link Fence, Iker Arrue
Bestetik, uztailaren 29an, eta gaueko 22.30ean hasita, Elurmaluta ikus-entzunezko arte kolektiboak Urumeako igogailuko Kapital paretan mapping eta argi eta soinu teknika ezberdinak erabiliz ikus-entzunezko murala sortuko du. Izenbururik gabe (kapital gaineko teknika mistoa) lanean, arte digitala, teknologia berriak eta ikus-entzunezkoen inguruan esperimentatzen duen Elurmaluta kolektiboak pareta pantaila bihurtu eta mural iragankorra sortuko du.
72157659774363325
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea