Donostiako Piratek euskara sustatu nahi dute jaietan
Aste Nagusia euskaraz bizi nahi dutela plazaratu dute.
Donostiako Piratak Aste Nagusirako motorrak berotzen hasi dira. Maiatza bukaeran flamenkada egin zuten, piraten batzar orokorra. Hilaren hasieran, Kantauri Beltza jardunaldiak. Eta orain, piraten euskara taldeak jaietan euskara sustatzeko bideo batzuk zabaltzen hasi da Jaiak egingo gaitu! lelopean. Festak euskaraz gozatu eta euskaraz bizi nahi dituztela adierazi dute: “Festek egiten gaituzte, gure izatearen arte garrantzitsua dira. Eguneroko errutinatik atera eta baliagarri egiten ditugu harreman berriak egiteko, dibertitzeko, plazerez lehertzeko, antolatzeko, borrokatzeko, eta abar. Ez gara berriak iratak kontu horietan. Beharbada, horrexegatik da iraten mugimendua hain bizia, eta horrexegatik daude gurean hainbeste roiektu, hainbeste amets konartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Festak elkarrekin gozatzeko prest?”.
Uztailaren 5ean, 19:00etan, Parte Zaharreko Arrano elkartera joateko deia egin dute bideoaren bidez.
Erlazionatutako edukiaAingura kofradiak gorpuztuko du Ezkila kapitaina