Ezagutza elkarbanatzeko egitasmoa abiarazi zuten apirilean Loiolako Erriberan.
Jordi Grimau jokalaria eta Lolo Encinas entrenatzailea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Loiolako Erriberan ezagutza elkarbanatzeko egitasmo bat abiazi zuten apirilean:
‘KonParte’. Hilean behin auzotar batek gainerakoei bere ezagutza eta abileziak transmititzean datza. Ostegunean,
larrialdietarako oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera egongo da Jon Zabaleta medikuarekin.
Arratsaldeko 19:30etan izango da ikastaroa eta gehienez hogei pertsonak hartu dezakete parte, bestalde, familia bakoitzetik bi baino gehiagok ezingo dute izena eman. Ikastaroan parte hartzeko mezu bat idatzi behar da
asociaciondevecinos@riberasdeloiola.org helbidera.
Apirilean hasi ziren egitasmoarekin eta dagoeneko hiru hitzaldi egin dituzte:
Javier Santos, ingeniari industriala eta TECNUN-eko irakaslea izan zen lehenengo hizlaria eta aurkezpenak egiteko teknikak erakutsi zituen; maiatzean, Gipuzkoa Basquet Klubeko-ko
Jordi Grimau jokalaria eta Lolo Encinas entrenatzailearen laguntzailea kirolaz arituko ziren; eta azkenik, ostegunean
Jon Zabaletak hitz egingo du larrialdietarako oinarrizko ezagutzez.