
‘Mozal legearen’ aurka protesta egitera deitu dute.
Urtebete pasatu da jada Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako Legea —
mozal legea deitua— indarrean ezarri zuenetik, eta
lege horrek dakartzan «neurri bidegabeak» salatzeko protestak eginen dituzte uztailaren 1ean, ostiralean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Ia 4.000 isun
Dagoeneko ia 4.000 isun jarri dituzte polizia mota guztiek eta udaltzainek EAEn azken 12 hilabeteotan. Horietarik 392, desorden publikoagatik; beste 47, kargu publikoen iharduera oztopatzeagatik; 476, desobedientziagatik eta beste 672 polizia iraintzeagatik. “Isun hauek ez dituzte epaileek jarri, poliziak berak baizik, bera baita zigortzaile eta epaile bakarra Mozal Legeari esker. Gertakari hau are eta larriago eta salagarriagoa da, euskal instituzio nagusiek Mozal Legearen aurkako iritzi argia azaldu dutenean”, azaldu dute gaur Manoli Etxeberria, Ane Goitiandia eta Joseba Alvarezek Donostian, udaletxean eman duten prentsaurrekoak.
Hiru eskaera nagusi egin dituzte: Estatuko instituzioei Mozal Legea indargabetzeko dei egiten diete. Euskal Instituzioei dei egin diete Mozal Legea aplika ez dezaten, eta beraz agindu hori beraien poliziei eman diezaioten. Eta euskal herritarrei dei egiten diete mozal legea ezarriz gero, desobedientzia bideak lantzera.
Hauek dira protesten orduak: Bilbon, 10:15ean, Plaza Eliptikoan;
Donostian, Bulebarrean, 17:00etatik 21:00etara; Gasteizen, 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazan; eta Iruñean, 19:00etan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza aurrean.
Donostian, ‘Errepresioaren aurkako gida’ aurkeztuko dute. Ondoren, herritarren iritziekin kartoizko harresi bat egingo dute, eta kultur emanaldi bat egingo dute. Protestaren bukaeran, kartoizko harresia eraiki eta iritzi panela muntatuko dute.