532 taldek hartuko dute parte Donosti Cup txapelketaren 25. urteurrenean
Uztailaren 4tik 9ra egingo dute futbol txapelketa; Gipuzkoako 30 zelaietan.
Donosti Cup-ek. Hain zuzen ere, 25. urteurrenarekin, 25 herrialdetatik etorritako 500 taldetik gora hartuko dute parte txapelketan. Erdia baino gehiago, Euskal Herritik kanpokoak izango dira. Partaide kopuru horrek laugarren postuan jarri du hiriko txapelketa, Gothia, Norway eta Helsinkyren atzetik. Futbol partida guztiak Gipuzkoa osoko 30 zelaietan jokatuko dira. Bertan, Gipuzkoako Futbol Epaileen Biltzar Teknikoko kideak eta atzerritik etorritako beste 40 epaile izango dira txapelketan.
Atzerriko taldeen artean, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuetakoak dira jendetsuenak, herrialde bakoitzak 49 talde ekarriko baititu Donostiara. Baina badaude beste toki askotako taldeak; tartean, Hegoafrika, Suedia, Frantzia, Feroe uharteak, Kanada, Mexiko, Argentina, Kolonbia, Txina, Dubai, India eta Kongo.
Aurreko urteetako marka gainditu du berriro ere