Donostia Kriterium lasterketa aurkeztu zuten atzo, udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Larunbatean ikuskizun ikusgarria hartuko du Saguesek. Piñoi finkoko bizikleten lasterketa bat egingo dute: Donostia Kriterium proba. Duela bi urte egin zuten lehen aldiz, eta arrakasta handia izan zuen. Jose Migel Barandiaran pasealekua, Zurriola etorbidea eta Nafarroa hiribidean zehar ibiliko dira txirrindulariak, lehia bizian. Arratsaldean hasiko dira probarako prestatzen; 20:30ak aldera hasiko dira zirkuituan zehar entrenatzen.
Lasterketa 21:30ean hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du gutxi gora behera. Proba amaitzean, irabazleak sarituko dituzte. IRUTXULOKO HITZAk txapelarekin jantziko ditu irabazleak, lasterketaren laguntzaileetako bat baita.
Sariak banatu ondoren, festa egingo dute Sagueseko Muro tabernan. Hainbat DJk girotuko dute Donostia Kriterium lasterketaren ondorengo festa. Donostia Kriteriumeko antolatzaileekin izan da IRUTXULOKO HITZA, eta probari buruz jakin beharreko guztia kontatu digute.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea