Larratxoko parkeak jolaserako gune berriak izango ditu aurki
Donostiako Udalak.
Bikingo erako zabu handi bat jarriko dute, bospasei haur soka gainean kulunkan ibiltzeko aukera ematen duen horietakoa.
Jolas interaktiboak dituzten bi taula handi ere jarriko dituzte, eta baita bi metroko altuera izango duen sokazko zutabe bat ere.
Gaur egungo jolas gunea osatuko dute egokitzapen hauekin. Egunotan zabaltze lanetan ari dira makinak, eta ondoren, elementu berriak jarriko dituzte.
Orotara, 100.000 euroko aurrekontua du proiektu honek.
Larratxoko parkea handitzen ari dira egunotan. Jende asko bizi da bertan, eta auzoan ez dago haurrentzako espazio handirik. Horregatik, parkea handitu eta jolaserako elementu berriak jartzea erabaki du