GuraSOS taldeak erraustegiaren arriskuez ohartarazteko saioa. (Argazkia: Malen Aldalur)
Zubietako erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak aztertzeko batzorde berezi bat osatzeko eskatu dute EH Bildu eta Irabazi Donostiak. Mozio bat aurkeztu dute udalbatzarrean, baina eskaerak ez du aurrera egin,
EAJ, PSE-EE eta PPk kontra bozkatu baitute.
Errauste plantak eragin kaltegarriak dituela dioten ikerketak jarri dituzte mahai gainea EH Bildu eta Irabazik. Baina ondorio kaltegarririk ez duela sortzen bermatzen duten beste hainbeste ikerketa badirela azpimarratu du udal gobernuak.
Ez dute erraustegiak kutsatzen duenik ukatu, baina beste hainbat gauzak bezalaxe: “Su artifizialek edo san joan bezperako suek, errauste plantak baino gehiago kutsatzen dute; zer egin behar ditugu, debeketu?”, esan du Jaime Dominguez-Macayak. “EH Bilduk berak inposatutako zaborren kudeaketa ereduaren porrota estali nahi du eztabaida hauek sortuz”.
Txema Murgiondo, PPko zinegotziak, bere aldetik, “
osasunaren erabilera politikoa” egitea leporatu dio EH Bilduri. Jarrera hori aldatu, eta Zubietako erraustegia “lehenbailehen” abian jartzeko borondatea erakutsi du, “zaborrei irtenbide erreal bat emateko garaia delako”.