Hainbat jarduera egingo dituzte azokak iraun bitartean.
Lehengo urteko Liburu eta Disko Azoka. (Argazkia: Lide Ferreira)
Gipuzkoa Plazan egingo dute uztailaren 1etik 17ra Donostiako Liburu eta Disko Azoka. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Aurtengo parte hartzaileak honakoak izango dira: Ainhoa Liburudenda, Artia Liburudenda, Berria, Editorial Planeta, Elkar argitaletxea, Erakusketa, Erein argitaletxea, Eurolibro, Euskal gaia, Euskara, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gure Liburuak, Hegar, Kaxilda Liburudenda, Pamiela argitaletxea eta Txalaparta argitaletxea eta Volumen Cultural.
Hainbat jarduera antolatuko dituzte egun horietarako:
Uztailak 1, 19:30: Oro verde, Inma Roiz. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa.
Uztailak 1, 19:30: Kamaradak, Joxe Iriarte “Bikila”. Gipuzkoa plaza.
Uztailak 5, 19:30: Atlas histórico de Navarra, Eneko del Castillo, Jose Angel Irigaray. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa.
Uztailak 6, 11:00: Inesa de Otadui y Olazaran, Mila Beldarrain. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa.
Uztailak 6, 19:30: ZADen (Zone A Défendre). Hitzaldia. Gipuzkoa plaza.
Uztailak 7, 19:30: Kurdistan, Michelle Allison. Hitzaldia. Gipuzkoa plaza.
Uztailak 11, 19:30: Ideia eta balioen bestelako historia laburra, Juan Ignacio Hartsuaga. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa.
Uztailak 12, 11:00: La guía gastro-cómica, María Díaz. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa.
Uztailak 14, 19:30, Ispilu biluziak, Edu Zelaieta, Eneko Ugarte. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa.
Uztailak 16, 12:00: Un cuento propio. Disko aurkezpena. Gipuzkoa plaza.