"Zuen laztanak, nire zauriak, kilimak, begiradak"
'Ni, Urumea' dokumentaleko zuzendari Gaizka Arangurenekin egon gara.
Labrit Multimedia ekoiztetxeak: Ni, Urumea. “Gure arteko harremana izango dugu hizpide: zuen laztanak, nire zauriak, kilimak, begiradak”, dio ibaiak dokumentalean. Dokumentalaren zuzendaria da Gaizka Aranguren (Iruñea, 1967), eta Donostian ibili da aste honetan, ikus-entzunezkoaren aurkezpen biran. Berarekin izan da IRUTXULOKO HITZA, eta lanaren inguruko elkarrizketa eskainiko du ostiraleko astekarian.
Dokumentala hainbat lekukotzekin osatu dute, Goizuetatik hasi eta Donostiara iritsi arte, errekaren bidea jarraituz. Josu Tellabide historialari donostiarra ageri da elkarrizketatuen artean, esaterako, eta Loiolako hainbat bizilagun aktore lanetan aritu dira, latsarien garaiak oroituz.
Gaur izango da dokumentala hirian ikusteko azken aukera, Antzoki Zaharrean. Ikusteko aukera izan ez duenak, DVDa lor dezake dohain, Cristina Enea Fundazioaren bidez, edo Martutene eta Loiolako kultur etxeetan. Etorkizunean, telebistan ere eskainiko dute.
Urumea ibaiaren inguruko dokumentala osatu du