Ostegunetik igandera performaceez, izarpeko zinemaz eta musikaz gozatzeko aukera egongo da.
UD-HA Terraza programaren aurkezpena. (Argazkia: Tabakalera)
UD-HA! Terraza programa aurkeztu du Ana Rodrigez Armendariz Tabakalerako kultura zuzendariak.
Performanceak, izarpeko zinemak eta musikak beteko dute udan Tabakalerako terraza. Dena den, jakinarazi dute “oholtza hartu nahi duten hiritarrentzat ere egongo dela lekua”. Horretarako, UD-HA! deialdi publikoa jarri dute martxan.
Ana Rodigez Armendarizekin batera egon dira aurkezpenean Víctor Iriarte ikus-entzunezko programen arduraduna, Maia Villot programazio eszenikoan komisario gonbidatua, eta Hirikilabseko eta UD-HA! deialdi publikoaren koordinatzailea den Ibai Zabaleta.
Terraza hau Tabakalerako 4. solairuan dago. Agerraldian azaldu dutenez, “topagune izateaz harago, proposamen artistiko garaikide ezberdinetara gerturatu nahi duten hiritar guztiek izango dute lekua”.
Eskaintza zabala
Maia Villot komisarioak
ostegunak diseinatu ditu, eta ostegunero 20:30etan
arte eszeniko proposamenak egongo dira ikusgai.
Ostiraletan, berriz,
udako zinemaz gozatzeko aukera egongo da. Yto Barradaren inaugurazioarekin batera emango zaio hasiera, uztailaren 8an, 9an eta 10ean.
Larunbatetan,
herritarren txanda izango da. Herritarren sorkuntzari lekua eman nahi diotela eta, UD-HA! deialdi publikoa zabaldu dute. Deialdi honekin “hiritar orori oholtzara igo eta publikoari bere proposamen artistikoa, edozein dela ere, aurkezteko aukera emango dio larunbatetan 20:00etatik aurrera. Deialdia duela egun gutxi ireki zen eta uztailean eskainiko dira lehen emanaldiak.
Bukatzeko,
igandeetan,
“musika eta aperitiboa” eskainiko dituzte eguerdiko 13:00etan hasita.