Autobus gidari baten aurkako erasoa gaitzetsi du Dbusek
Dbusek kondenatu egin du konpainiako gidari batek joan den ekainaren 28an sufritutako erasoa, 42-Aldapa-Egia linean lanean ari zenean. Autobis konpainiaren arabera, gertakaria zirkulazioko eztabaida baten ondorioz gertatu zen, ibilgailu bateko gidaria Dbuseko langileari eraso fisikoa egiten saiatu zenean; gidariak gertatutakoa salatu du udaltzaingoan.
Ondoren, gertakarian inplikaturiko autoaren gidariak barkamena eskatu dio Dbuseko langileari. Dbusek bere babesa adierazi dio langileari, eta konpainiako langileen aurkako edonolako indarkeri mota baztertu du. Halaber, azpimarratu du autobusetako gidariak direla zirkulazioaren arazoak gehien sufritzen dituztenak, eta egiten duten lanak merezi duen errespetua ere nabarmendu du.