Altzan ere arnasa eman diote euskarari
Euskarriak egitasmoaren bidez, mural bat margotu dute Txapiñene kalean.
Bagera elkarteak eta Donostia 2016 Fundazioak elkarlanean sortu zuten Euskarriak egitasmoa. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragin nahi dute, eta, horretarako, Donostiako kaleetan elementu desberdinak sortzen ari dira, pixkanaka.
Dagoeneko, Altzakoaz gain, beste 4 euskarri sortu dituzte: hizkuntzen mapa, hiztegi makina, hiztegitxoak eta Añorgako murala.
Altzako Txapiñene kalera iritsi zen Euskarriak egitasmoa, ostegun arratsaldean. Kaleko artea erabiliz osatu zuten margolana, altzatarren beraien partehartzearekin, “Euskarak Altzan ere arnasa har dezan”.