Danborrada berriak aurkezteko deialdia ireki dute
2017. urterako danborrada berri bat osatu nahi duten Donostiako elkarteei zuzendutako deialdia da. Izen ematea uztailaren 1etik 29ra arte izango da. Eskaera orria eta entregatu beharreko dokumentazioaren argibide guztiak Donostia Festak-eko bulegoetan izango da. Nahi duenak eskuragarri izango ditu baita ere Donostia Kulturaren webgunean.
Donostia Festak-ek webgunean zehaztu du helduen danborrada berriak egiteko libre dauden ordu eta lekuak. Parte Zaharrean, esaterako, 05:00 eta 16:00ak bitartean atera daiteke. Erdialdean, 04:00ak eta 10:00ak, eta 12:00ak eta 16:00ak bitartean. Amaran ordutegi guztia libre dago, baina zonaldeko arduradunak aztertu behar ditu proposamenak, baita Loiolan, Martutenen, Altzan eta Intxaurrondon ere. Antiguak 3:30etik 08:00etara, eta 12:00etatik 17:00etara libre dago. Egian, 00:00ak eta 16:00ak bitartean, eta 20:00ak eta 00:00ak bitartean.