Zumaiako lehian izango da Donostiarra asteazken arratsaldean, baita Arraun Lagunak ere.

Donostiarraren ‘Torrekua II’ ontzia, joan den igandeko estropadan. (Argazkia: Donostiarra arraun elkartea)
Ligen barnean parentesi bat egin eta Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute arraunlariek, aste honetan. Asteazkenean izango da lehia, 18:30ean, Zumaian.
Umore onez joango dira Donostiarrako kideak, izan ere, KAE-1 Ligako laugarren jardunaldian,
bandera eskuratu zuten, igandean, Santurtzin. Gizonezkoetan, hamar traineru arituko dira nor baino nor, eta bigarren txandan irtengo da
Torrekua II trainerua, Getaria eta Zumaiarekin batera.
Emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak bertan izango da, beste sei ontzirekin batera. Lehenengo txandan irtengo dira Arraunekoak, Hondarribia eta Hernanirekin batera.