Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du proiektua; kiroldegia zein inguruko errepide sarea "hobetuko" dute.
Altzako egungo kiroldegia. (Argazkia: Nagore Koch)
Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Altzako kiroldegia eta inguruko errepide sarea eraberritzeko behin-betiko proiektua. Hala, proiektuak 14.854.170 euroko aurrekontua izango du. Horrekin batera, kirol instalazioaren inguruko bideak aldatu eta hobetzeko aurrekontua 1.221.980 eurokoa izango da. Urbanizatze lan horiekin bi xede lortu nahi dituzte: alde batetik, aparkalekuen gutxieneko kopuru bat izatea; eta, bestetik, inguruko errepide sarea “hobetzea”. Orain, lizitaziora aterako dute proiektua, eta urte amaierarako aurreikusten dute lanak hastea.
Harria parkean estalki bat egiteko bidea ireki dute
Bestalde, Altzako Harria parkean estalki bat eraikitzeko hasierako onarpena eman dio batzordeak Hiria Antolatzeko Plan Bereziar. Hala, estalkiak 610 metro koadro izango ditu, eta 7 metroko altuera gehienez ere. Helburua da inguru horretako aisirako guneak antolatzea.