Blas de Otero plazako euskarri guztiak gaztelera hutsean daude
Blas de Otero plaza inauguratu zuten joan den ostiralean, Egian. Euskarri guztiak gaztelera hutsean daudela salatu du Bagera elkarteak sare sozialen bidez. Helduek ariketa fisikoa egiteko hainbat elementu jarri dituzte bertan, eta azalpen guztiak gazteleraz idatzita daude. Donostiako Udalak Twitter bidez erantzun die fitness elementuak horrela iritsi direla fabrikatik, euskarazko bertsioa gehituko dietela bi eletan aurkezteko.