Dbus-en autobusen laurdena elektrikoak eta hibridoak izango dira
26-Amara-Martutene lineak bi autobus %100 elektriko eta bi hibrido izango ditu bihartik aurrera.
Dbus konpainiak. Izan ere, bihartik aurrera, bide hori bi autobus %100 elektrikok eta beste bi hibribok egingo dute. Lau autobus berri horiekin eta urte amaiera bitarte jarriko dituztenekin Dbus-en autobusen laurdena hibrido eta elektrikoak izatea lortuko dute. Honela, zaratarik gabeko eta emisio kutsatzailerik igortzen ez duen garraio publikoa bultzatu nahi dute. Aurreikusten dute emisio kutsatzaileen igorpena %65 murriztea. Berritasun gisa, ibilgailu berriek USB kargagailuak dituzte, bidaian zehar gailu elektrinikoak doan kargatu ahal izateko.
Bi autobus %100 elektriko berriek 12 metroko luzera dute, eta energiaren erabilera optimizatzeko helburuarekin diseinatu dira. Beste ezaugarri batzuen artean, ibilgailuak geldiarazten direnean, sortzen den energia berreskuratu eta energia elektriko bihurtzen dute, baterien autonomia handituta. Gainera, Dbus Hiri Berdea kanpainaren barruan, iraunkortasuna eta ingurumena errespetatzearen alde egiten du konpainiak, eta horixe islatu nahi izan dute ibilgailuaren barruko diseinuarekin. Hain zuzen ere, hainbat elementu berdeak dira.
Urumearen ibai ertzetik igarotzen den 25-Amara-Martutene lineako autobusak berrituko ditu