KAE-1 eta KAE-2 ligako jardunaldiak jokatuko dituzte, larunbatean, Kontxako badian

Donostiarrako gizonezko arraunlariak, eta datorren urteko emakumeen traineruko arraunlariak, banderekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiarra arraun elkarteak larunbateko banderak aurkeztu ditu. Izan ere, gizonezkoen KAE-1 eta KAE-2 ligako jardunaldi bana jokoan egongo dira Kontxako badian. Traineru nagusia KAE-1 ligako lehian arituko da, 17:00etan; B traineruko gazteak, berriz, KAE-2 Ligako norgehiagokan arituko dira, 11:30ean.
Estropadetako irabazleek bandera jasoko dute, noski, baina taldekide bakotizak ere bere saria izango du: Iñigo Aristegik egindako artelan pertsonalizatua. Hala, ontzi irabazleetako arraunlari bakoitzak bere tostari dagokion artelanaren zatia eskuratuko du.
Joan den igandean, KAE-1 ligako lehen bandera astindu zuten
Torrekua II ontziko kideek, Santurtzin. Beraz, etxean ere garaipena lortzea da euren desiorik handiena: “Dei egiten diegu Donostiako arraunzale guztiei estropada ikustera joan daitezen. Aupa Donostiarra!”
2017an, emakumeak uretara
Donostiarrako presidente Alberto Lopezek azaldu duenez, 2017an emakumezkoen trainerua izango du Donostiarrak: “Urkirekin akordioa itxi dugu datozen bost urteetarako, eta Arraun Lagunak eta nahi duen guztia batzea nahiko genuke. Gizonezkoen bi traineruen lanerako baldintza berak izango dituzte”. Momentuz, badakide, traineru zuri horretan arituko direla egungo
Ur-Kirolakeko arraunlari jubenilak.
Azkenik kirol-ekipazio eta
merchandising berriaren aurkezpena ere egin du klubak. Produktu horiek guztiak salgai egongo dira larunbatean, Portaletan. Ondoren, zein dendetan eskuratzeko aukera egongo den adieraziko dute.