Erraustegiaren kudeatzailea hautatzeko lehiaketa uztailaren 28an abiatu nahi dute
Errausketaren aurkako mugimenduak mobilizazioak iragarri ditu.
Zubietako errauste planta eraiki, eta 35 urtez Gipuzkoako hondakinak kudeatuko dituen enpresa taldea hautatzeko lehiaketa uztailaren 28an jarriko dute abian. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak konfirmatu du, bere bazkideei batzar nagusi ez-ohikorako dei eginez.
Urtea amaitzerako hasi nahi dituzte erraustegia egiteko lanak. Errausketaren Aurkako Mugimenduak biltzen dituen talde eta erakundeetatik mobilizazioak iragarri dira uztailaren 28rako. IRUTXULOKO HITZAk erraustegiaren aurka egin diren mobilizazioen bilduma egin du webgunean.