Kantu Inprobisatuen Nazioarteko Topaketaren jaialdira joan nahi duzu doan?
IRUTXULOKO HITZAk
‘Europa bat-batean’ Kantu Inprobisatuen Nazioarteko Topaketara gonbidatu nahi zaitu.
Uztailaren 16an, larunbata, izango da emanaldia, 19:00etan, Kursaal Auditorioan.
Bertsozale Elkarteari esker, emanaldi honetarako 2 sarrera bikoitz ditugu harpidedun eta sustatzaileen artean zozkatzeko.Austriako, Galeseko, Herrialde Katalanetako, Kubako, Mexikoko eta Zipreko ordezkariak izango dira oholtza gainean, Euskal Herriko bertsolariekin batera.
Zozketan parte hartu nahi duzu? Bidali Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzailearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono zenbakia (Adierazi zein auzotakoa zaren) helbide honetara: zozketak-irutxulo@hitza.eus. Telefonoz ere parte hartu dezakezu, 943467236 telefonora deituta.
ZORTE ON!