Taldekako Bertso Txapelketa antolatu du Eskifaia Gazte Kofradiak
OINtziola Bertso Txapelketa egingo dute plaza gutxi dituzten bertsolariak animatzeko asmoz.
OINtziola izeneko taldekako bertso txapelketa antolatu du Eskifaia Gazte Kofradiak. Helburua, plaza asko izaten ez dituzten bertsolariak animatzea da.
Uztailaren 29an egingo dute finalaurreko lehenengo saioa. Bi talde arituko dira kantuan eta talde bakoitzean hiru bertsolarik hartuko dute parte. Lehengo taldean, Aiert Ordoñez, Izarne Zelaia eta Itsaso Piker arituko dira; eta bigarrenean, Mikel Olasagasti, Odei Irigoien eta Iñaki Enbil.
Bigarren finalaurrekoa abuztuaren 5ean egingo dute. Bertan ere bi taldek hartuko dute parte. Talde batean arituko dira, Iker Gurrutxaga, Ekaitz Arruti eta Jokin Zumeta eta bestean berriz, Lierni Rekondo, Andoni Mujika eta Beñat Mujika.
Finalaurrekoak Arrano Elkartean egingo dira; 21:00etan izango dira bertso afariak. Finala aldiz, Aste Nagusian egingo dute; abuztuaren 19an (Alrebes egunean) bazkalostean Flamenkan.
Bertso afarietarako txartelak 12 euro balio dituzte eta Rekalde Tabernan daude eskuragarri uztailaren 28ra arte.