Tostako arraunaren inguruko lan mardulak argia ikusiko du, uztailaren 29an.
Batelarien omenezko eskultura, Pasai Donibanen. (Argazkia: Joxerra Mikeo)
Gehigarri berezia argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk, uztailaren 29an.
Emakumeak eta arrauna izango du izena, eta tostako arraunaren inguruko erreportaje zabalak eta elkarrizketak izango ditu, 32 orrialdetan barrena.
Estitxu Zabala kazetaria eta arraunlaria arduratu da lana egiteaz, eta, horretarako, batean eta bestean informazioa jaso du, eta hainbat arraunlarirekin egon da, euren esperientzien berri izateko: Pasai Donibaneko Maite Zunzunegi, Hernaniko Ainhitze Kalonje, Errenteriako Maika Tameron…
Argi geratuko da emakumeak ez zirela atzo goizean hasi arraunean, eta oraindik egiteko lan handia dagoen arren, goranzko bidean doala azaleratuko du. Ez galdu!