Luxuzko 'The World' gurutzaontzia Donostiara iritsi da
196 metroko luzera eta 30 metroko zabalera duen gurutzaontzia goizean goiz iritsi da Donostiako itsasertzera, 7:30ak aldera. Zurriolatik ikusi ahal izan da lehendabizi, eta pasealekuan zebiltzan herritarren arreta bereganatu du berehala. Egun osoa emango du Donostian. Itsas bidaiariak ontzi txikietan eraman dituzte hiriraino.
Igerilekuak, spak, jatetxeak, dendak, tenis pista… Luxuzko itsas bidaia eskaintzen du The World gurutzaontziak. Ipar Amerika eta Europako itsas bidaiariak dira bezero gehienak. Ontzi barruan dauden apartamentuak erosi edo alokatu behar dituzte bertan bidaiatu ahal izateko -3 eta 8 milioi euro artean balio dute-. 200 itsas bidaiari inguru garraiatzen ditu. Ohiko gurutzaontziek baina luxu handiagoa eskaintzen du The World gurutzaontziaren enpresak. Hendaiatik iritsi da Donostiara, eta Donostiatik Galiziara abiatuko da, Vigorantz.