Axier Jaka, EH Bilduko zinegotzia. (Argazkia: Malen Aldalur)
Metroaren igarobideari alternatiba proposatu dio EH Bilduk. 200.000.000 euro metroaren igarobidean inbertitu ordez, mugikortasuna hobetzeko beste aukera batzuk badaudela uste du Jakak. Azaldu du EH Bilduk ez duela uste mugikortasunean hainbeste diru gastatzea beharrezkoa denik, gaur egun badaudelako “beste lehentasun batzuk”, baina erakunde publikoak Donostiako mugikortasunean hainbeste diru inbertitzeko prest badaude, beraiek “proposamen integralago bat” egiten dutela.
“Guk planteatzen duguna da, garraio publiko ezberdinak elkarlanean arituko diren eredu bat. Izan ere, metroak garraio publikoaren arteko lehia sustatzen du: ikerketek esaten dute erabiltzaileek gora egingo dutela, baina igoera hori beste garraio publikoetako bidaiariekin lortuko dute; hau da, jendeak ez du garraio pribatua gutxiago erabiliko”, azaldu du EH Bilduko zinegotziak.
Elkarrizketa osoa ostiralean IRUTXULOKO HITZAn irakurgai.