Mirakruz 19 eraikina inguratu dute babesa adierazteko
Ohartarazi dute posible dela astelehenean hastea eraisketa lanekin.
Groseko zein hiriko auzotar askok eraikina babesteko eskatu dute azken hilabeteotan.
Hurrengo asteetan auzi eskaera bat egiteko asmoa zutela azaldu dute. Dena den, azken egunetan inguruko etxeetako postontzietan botatako paperek lanekin astelehenean hasiko direla ohartarazten dutela eta, presazko eskaera bat egin dutela jakinarazi dute.
Egoera salatzeko zenbait auzotar batu ziren ostegunean. “Eraikina espekulazioaren mesedetan” eraitsi nahi dutela salatu zuten. Globo ezberdinetan idatzi zuten eraikina zer izatea gustatuko litzaiekeen. Proposamenen artean zeuden: besteak beste, etxe okupatua, liburutegia, kuturgunea eta emakumeentzako gune askea. Ondoren, giro ederrean giza katea egin zuten eraikinaren inguruan.
Mirakruz kaleko eraikina babesteko giza kate bat egin dute Zipotz jaietako lehen egunean. 25 etxebizitza egiteko lizentzia baimendu zuen Udalak.