Grosen, Añorgan eta Parte Zaharrean preso gaixoen aldeko flashmob-ak egingo dituzte Hartu Trena dinamikaren barruan.
Hartu Trena dinamikak egindako giza katea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Preso gaixoen eskubideen aldeko flashmob-ak egingo dituzte Grosen, Añorgan eta Parte Zaharrean Hartu Trena dinamikaren barruan. Asteburuan egingo dituzte hiru auzoetan: Larunbatean, 17:00etan Grosen eta 19:30etan Añorgan; eta igandean, 18:00etan Parte Zaharrean.
Hartu Trena, euskal preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko egitasmoa da. Maiatzaren 14an iritsi zen dinamika Donostiara eta giza katea egin zuten Donostiako bi tren geltokien artean. Bi izan ziren horretarako arrazoiak; alde batetik, Hartu Trena dinamika irudikatzea, eta bestetik, giza kate bidez Egia eta Amara batzea.
Orain, auzoetako jaiak aprobetxatuz preso gaixoen eskubideen aldeko flashmob-a egingo dute.