'Igande ahaztezinak' izenburupean bi emanaldi prestatu dituzte Antiguako gaztetxean.
Nerea Lizarralde
Jurgi ekizaren kontzertu akustiko bat eta Kuban sentiaraziko zaituen musika festa eder bat. Horiexek dira Antiguako Txantxarreka gaztetxeak, hurrenez hurren, uztailaren 31rako eta abuztuaren 7rako dituen proposamenak. Igande ahaztezinak izenburupean, udako igande arratsaldeak girotzera eta proposamen erakargarri bat eskaintzera dator Txantxarrekaren programa berezia.
Jurgi Ekizak Antiguan estreinatu zuen zuzenean bere lehen bakarkako lana. Orain auzoko gaztetxean gozatu ahal izango dute musika zaleek Willis Drummondeko abeslari eta gitarristaren abesti intimoenez.
D’Capricho talde kubatarrak Karibeko irlara eramango zaitu euren musika eta erritmo biziarekin. Zuzeneko musikarekin festa giroaz alaituko dute gaztetxea. Gainera, mojitoak prestatuko dituzte.
Bi emanaldietarako sarrerak 3 eurotan eskuratu ahal izango dira, egunean bertan. Eta ordutegi bera izango dute, 19:00etan hasiko dira bi ekitaldiak.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea