Kultur hiriburu izan ziren edo izango diren hirietako suak egongo dira Aste Nagusian
Donostia Kultura webgunean eman daiteke izena.
Era berean, argazki lehiaketa egingo dute aurten bigarren aldiz. Parte hartzaileek Aste Nagusian zehar ikusitako su artifizialen argazkiak bidali ditzakete. Lehiakide bakoitzak, gehienez, hiru irudi bidali ditzake. Izena ematea Donostia Kulturako webgunearen bitartez egin daiteke.
Abuztuak 13, larunbata: Parisko Alpha Pyro Pirotechnie etxea arituko da. Abuztuak 14, igandea: Astondo Piroteknia. Donostia Hiriburutzaren urtea ospatzen ari da, “elkarrekin bizizteko kultura” duen kultur programa zabal batekin. Abuztuak 15, astelehena: Florentziako Nanna Fireworks. Abuztuak 16, asteartea: Madrilgo Pirotecnia Discomfa etxea. Abuztuak 17, asteazkena: Plovdiv-eko (Bulgaria) Enigma Fireworks etxea. Abuztuak 18, osteguna: Santiago de Compostelako Pirotecnia López etxea. Abuztuak 19, ostirala: Lisboako Grupo Luso Pirotecnia etxea.
Europako kultur hiriburu izan zirenek edo izango direnek hartuko dute parte aurtengo Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 53. Lehiaketan.
Urrezko maskorra izango da sari nagusia. Irabazleak hiru epaimahaiek erabakiko dituzte: epaimahai ofiziala, gazteen epaimahaia eta Donostiako publikoa.
Epaimahai ofiziala honako hauek osatuko dute: Eva Castro, Euskalteleko bezeroen arreta saileko kidea; Iñaki Agirregomoskorta, su artifizialen jarraitzaile sutsua eta aurretik epaimahaian Euskaltelen ordezkari gisa ibilia; Maude Furtado, Kanadako piroteknikaria; Enrique Erentxun, El Diario Vascoko kazetaria; Juana María Gallastegi, Argazkilaria; Alfonso Gurpegi, festa jardueretako zinegotzi ordezkaria; eta oraindik zehaztu gabe dagoen gazte ordezkaria.
Gazte epaimahairako 16 eta 22 urte arteko gazteen bila dabil udala. Bertan parte hartzeko