Morlansko Gizarte Zarbitzuetako zentroa berrituko dute
Morlansko Gizarte Zerbitzuetako zentro berria hiriko bederatzigarrena izango da. Gaur egun, ia jende gehien artatzen duen zentroa da. Baina Loiolako Erriberako eraikin berria zabaldu zutenetik, apirilean, zerbitzu asko hara bideratu dituzte.
Tokiko Gobernu Batzordeak Morlansko zentroa egokitzea adostu du. Leire plazako 6 eta 7 zenbakietan eskainiko dute zerbitzua aurrerantzean. Proiektuak 470.621 euroko aurrekontua izango du, eta bost hilabetean amaituko dituzte egokitze lanak.
Honela daude antolatuta gizarte zerbitzuak hirian: Parte Zaharra, Erdialdea, Amara; Amara Berri, Loiola, Martutene; Larratxo, Altza; Gros eta Egia; Antigua, Ibaeta, Igeldo, Añorga, Aiete; Intxaurrondo; Bidebieta, Herrera eta Loiolako Erribera. Morlanskoa izango da 9.na.