Gaixo dauden presoen eskubideen aldeko flashmob-ak egin dituzte
Igeldon, Grosen, Parte Zaharrean eta Añorgan egin dituzte flashmob-ak.
Gaixo dauden presoen eskubideen aldeko flashmob-ak egin dituzte Igeldon, Grosen, Añorgan eta Parte Zaharrean Hartu Trena dinamikaren barruan. Auzoko jaien testuinguruan egin dituzte lauak. Hartu Trena, euskal preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko egitasmoa da. Maiatzaren 14an iritsi zen dinamika Donostiara eta giza katea egin zuten Donostiako bi tren geltokien artean. Bi izan ziren horretarako arrazoiak; alde batetik, Hartu Trena dinamika irudikatzea, eta bestetik, giza kate bidez Egia eta Amara batzea. Orain, auzoetako jaiak aprobetxatuz preso gaixoen eskubideen aldeko flashmob-ak egin dituzte.
Erlazionatutako edukiaHartu Trena dinamika Donostiara iritsiko da maiatzaren 14an