Anoetan eta Anoeta inguruetan ibiliko dira hamabi egunez.
Monozikloaren Munduko Txapelketa. (Argazkia: Unicon 18)
Unicon izeneko Monozikloaren Munduko Txapelketa ospatzen ari dira Donostian uztailaren 27tik abuztuaren 7ra bitarte. Monoziklismoaren inguruko konbentzio internazional garrantzitsuena da. Aurten, 18. edizioa ospatuko dute eta hamabi egunez munduko txoko guztietako jendea bilduko da hirian.
Modalitate askotariko hainbat lasterketa egingo dituzte: besteak beste, Mendiko lasterketak, kirol ezberdinak monoziklo gainean, pistako lasterketak, taldekako interpretazio artistikoak eta erlojuaren aurkakoak.
Beraz, ez harritu egun hauetan bi gurpileko bizikletan baino jende gehiago ikusten baduzu gurpil bakar baten gainean.