Murgil bidea igoko dute Klasikoaren 36. ekitaldian
220,2 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Larunbatean izango da Donostiako Klasikoa. 36. ekitaldia izango da aurten eta 220,2 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Murgil igotzea da lasterketaren zatirik gogorrena. 1.800 metro luze eta %10,5eko malda du lehen zatiak. Dena den, azken 600 metroetan malda %12,5ekoa izatera iritsiko da.
Tour-ean parte hartu duten zenbait txirrindulari egongo dira Klasikoan; horien artean, Alejandro Valverde, Jonathan Castroviejo, Ion Izagirre eta Gorka Izagirre.
10:20an elkartuko dira txirrindulariak Hernani kalean eta 11:45tan hasiko da lasterketa.
Ibilbidearen inguruko informazio guztia hemen.