Kultur eskaintzaz beteta dator Musika Hamabostaldia
Abuztuaren 4tik 31ra helaraziko du musika Donostiako txoko guztietara Hamabostaldiak.
2016ko abuztuko egitaraua osatzera dator abuztuaren 4tik 31ra Donostiako Musika Hamabostaldia. Kultur eskaintza zabala eskainiko du; orkestra, opera, dantza eta musika talde eta bakarlariak tarteko.
Aurten ere aritu, aditu eta zaleen belarriak goxatzeko asmoz prestatu dute egitaraua. Berritasunen artean, Donostiako eta Bilboko orkestra sinfonikoak aurrenekoz elkarrekin eskainiko duten emanaldia dago.
Lehenengo egunerako 13 ekitaldi antolatu dituzte; dantza eta musika izango dira protagonista nagusiak. Kurssalean, Nazioarteko zein bertako orkestrez gozatzeko aukera egongo da. Bestalde, opera eta balleta izango dira aurtengo protagonistak.
Aurten ere, umeentzako eskaintza zabala prestatu dute. Hilabeteko larunbat guztietan, Kurssalean, ipuin kontalariak egongo dira etxeko txikienentzat.
Informazio guztia hemen.