Abuztuak 31ko oroimen ekitaldiak finantzatzeko laguntza eskatu dute
Kañoyetan Elkarteko ordezkariek jakinarazi dutenez, abuztuak 31ko oroimen ekitaldiak finantzatzeko laguntza kanpaina bat abiaraziko dute komertzioetan eta ostalaritzan.
Izan ere, jakinarazi dute abuztuaren 30ean eta 31an egiten dituzten ekitaldiak aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa behar dutela. Horretako, bi bide erabiliko dituzte: alde batetik, laguntza ematen duten komertzioak eta ostalariak identifikatzeko pegatinak banatuko dituzte, pegatina bakoitzak 30 euro balioko ditu; Beste aldetik, 1.180. urteko hiriko sinadura daraman diru-moldeak salduko dituzte 20 eurotan.
Lehenengo kanpaina Parte Zaharrean eta erdialdean egingo dute gehienbat, nahiz eta, hiriko edozein komertzio edo ostalarik izango duen kanpainaren parte izateko aukera. Kañoyetan@gmail.com helbidearen bitartez jarri daitezke harremana elkartearekin.
Udaleko, Bretxako eta Kursaal Kasinoko diru laguntzak ere jasotzen dituztela azaldu dute. Laster emango dute ekitaldiei buruzko informazio osatua.