Aste Nagusi Pirata posible egiten dutenen inguruko bideoa egin dute
Aste Nagusi Pirata gero eta hurbilago dagoen honetan, festa posible egiten duten guzti horien inguruko bideo bat egin dute. “Aste Nagusi Pirata jende askoren lanari esker da posible. Batzuk txanda bat egiten dute, beste askok kofradietan parte hartzen dute, badira egunero La Flamenkan lan eta lan aritzen direnak ere… Aste Nagusi Piratan laguntzeko hamaika modu daude, denak dira garrantzitsuak eta ezinbestekoak, norberak bere lekua aurkitzea da gakoa”, azaldu du mugimenduak.
Bideo honetan, “urtero urtero” Aste Nagusi Pirata “posible” egiten duten pertsona guzti horietatik batzuen esperientziak bildu dituzte. Eskerrak eman nahi izan diete bideon agertzen direnei eta ez direnei: “Zuekin, edozer dugu posible!”