Mirakruz 19 eraikina eraisteko prestatzen ari dira
Mirakruz 19 eraikina eraisteko prestatzen ari direla salatu dute SOS Mirakruz 19 plataformako kideek. Aurreko asteetan eraikinaren barnealdea apurtzen aritu zirela esan du Andoni Lamarka SOS Mirakruzeko kideak eta aste honetan eraikinaren puntari sare bat jarri diotela gaineratu du.
Mirakruz 19 eraikina botatzear daudela eta, eraisketa bertan behera uzteko neurria jarri zuen SOS Mirakruzek auzitegian. Aste honetan bertan azaldu dutenez Donostiako administrazioko hiru zenbakiak neurria aztertuko duela jakinarazi zuen. “Guk jarritako neurriari erantzun bat izan dela uste dut, epaileak ezer ebatzi aurretik bota nahi dute eraikina”, azaldu du Lamarkak.
SOS Mirakruz 19ko kideek azaldu dutenez, oraindik ez dakite zer gertatzen ari den, “baina argia da eraisketarako prestatzen ari direla”.