Aste Nagusiko ekitaldietan euskararen erabilera neurtu nahi duzu?
Aste Nagusiko ekitaldietan euskararen erabilera neurtzeko jendea behar du Bagera Elkarteak.
neurketa egiten du Bagera Elkarteak, eta aurten neurketa egiteko laguntza eskatu du: “Jarduera ugari antolatzen dira Aste Nagusian eta horietan euskarari ematen zaion trataera aztertu nahi dugu”. Horretarako, herritarren laguntza behar dute.
Egin beharrekoak:
1. Aste Nagusiko jardueren zerrenda begiratu eta aukeraketa egin. Aukeraketa errazte aldera hiru modutan sailkatu dituzte.
Egunaren arabera: abuztuak 13, abuztuak 14, abuztuak 15, abuztuak 16, abuztuak 17, abuztuak 18, abuztuak 19, abuztuak 20.
Auzoka: Aiete, Altza, Amara Berri, Amara, Antigua, Donostiako badia, Bidebieta, Egia, Erdialdea, Gros, Loiola, Parte Zaharra eta Zuatzu.
Jarduera motaren arabera: antzerkia, Azoka, Folklorea, hainbat, haurrak, kirola, lehiaketa, musika, suak, zinea.
2. Bagera Elkartearekin harremanetan jarri (bagera@bagera.eus / 943005074) zein jarduera ikusiko dituzun zehazteko.
3. Ikusten dituzun ekitaldietan zein hizkuntza erabili den kontuan hartu eta fitxa bete.
4. Behaketa fitxa Bagera Elkarteari helarazi: posta elektronikoz (bagera@bagera.eus) edo posta arruntez (Bagera Elkarte, Hernani kalea 15, behea. 20004 Donostia).
Abuztuaren 12a izango da izena emateko azken eguna, eta izena ematen dutenen artean abuztuaren 19an ‘Bi izarren kalentura’ antzezlanerako 4 sarrera bikoitz zozketatuko dituzte.
Donostiako Udalak antolatzen dituen jaialdietan euskararen erabileraren