'Casque d’Or' (1952), 'Touchez pas au grisbi' (1954) eta 'Le Trou' (1960) filmak dira zinemagile frantziarraren filmik ezagunenak.
Jacques Becker. (Argazkia: Donostiako Zinemaldia)
64. Donostiako Zinemaldiaren
atzera begirako bat eskainiko dio Jacues Becker (1906-1960) zinemagile frantziarrari eta, bertan, bere filmografia oso egongo da ikusgai. Bestalde, Jean Becker bere seme zinegilea egongo da aurkezpenean.
Komunista zen Becker, nahiz eta, inoiz ez zuen zinema soziala landu.Bere filmerik ezagunenetakoen artean daude, besteak beste,
Casque d’Or (1952), Touchez pas au grisbi (1954) eta Le Trou (1960) filmak.
Fronte Popularraren zineman jaso zuen prestakuntza Beckerrek eta
Jean Renoirren laguntzailea izan zen.
La grande illusion (1937) filmaren egilearen eraginak ere jaso zituen. Haren laguntzailea izan zen aipatutakoaz gain beste zazpi filmetan.Klasizismoa nabari da haren estiloan, nahiz eta, berehala heldu zion modernismoari. Xehetasunak zaindu zalea zen Becker, bai barnealdeko bai kanpoaldeko dekoratuetan eta inpresionismoa eta errealismoa uztartu zituen.
Mota guztietako generoetako baliabideak erabiltzen zituen zinemagile frantziarrak eta, ondorioz, ezin da filmetako bat ere kode zehatz baten arabera sailkatu. 1960ko otsailaren 21ean hil zen, Frantzian.
Atzera begirako honek Beckerren film guztiak barne hartuko ditu; erdiak, Espainian merkaturatu gabeak. Donostia Zinemaldiak antolatu du zikloa, Espainiako Zinematekaren laguntzarekin. Zikloa osatzeko, zinemagileari buruzko liburu bat argitaratuko da, Quim Casasek koordinatuta.