Zenbaki berezia argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk jaietan eta eguneroko jarraipena egingo du IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean.
Abuztuaren 13tik 21era bitartean jaien berri emango dugu IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean. Gainera, sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak Sanferminetan erabili zuen 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu, eta Donostiako -ra moldatu dugu IRUTXULOKO HITZAn.
Aste Nagusiko egun banaren kronika egingo dute bederatzi txiolarik.
Mikel Pagadi, gidoilaria;
Jon Pagola, kazetaria eta Kulturaldia webgunearen arduraduna;
Aiora Mujika, komunikatzailea;
Marina Landa, komunikatzailea;
Mikel Saldise, zinema ekoizpen teknikaria eta DJa;
Aitor San Francisco, ekonomia zirkularrean aditua eta ikerlaria;
Leire Cano, kazetaria;
Ane Fernandez, kazetaria; eta
Hiru Damatxoko kideak.
Ikusi txio kronikak hemen.
Zenbaki berezia abuztuaren 19an
Kronika, erreportaje eta elkarrizketa zabalagoak bilduko ditugu Aste Nagusiari buruzko zenbaki berezian. Izan ere, paperean abuztuaren 19an eskuratu ahal izango da IRUTXULOKO HITZA. Donostiako jaiekin lotutako hainbat eduki aurkituko dituzu astekarian.