Irati Urkiolak eta Markel Ormazabalek Aste Nagusi Pirataren berri emango dute IRUTXULOKO HITZAn
Euren bizipenak idatziko dituzte webgunean eta ostiralean argitaratuko den zenbaki berezian.
zenbaki berezian. ‘La Flamenkatik’ idatziko du Irati Urkiolak eta saltsaren erdigunetik kontatuko dizkigu festak utzitakoak; Markel Ormazabalek, berriz, deserritik, ‘Santa Klaratik’ idatziko ditu bere gogoetak. Jarraitu beraien kontakizuna atal berezi honetan!
IRUTXULOKO HITZA Aste Nagusian murgilduko da, jaien berri eman eta Donostian gertatzen den guztiaren berri emateko. Aste Nagusian nola aldatzen da hiria? Lanean ala oporretan harrapatuko zaitu astebeteko jaiak? Nola ospatuko dituzte jaiak piratek? Abordatzea nolakoa izango da?
Gainera, sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun.
Irati Urkiola eta Markel Ormazabal piratek euren bizipenak kontatuko dituzte webgunean eta ostiralean argitaratuko den