Aste Nagusian zehar prebentzio kanpaina bat abiaraziko dute.
Alkohol eta droga kontsumoen prebentzio kanpainaren aurkezpena. (Argazkia: Malen Aldalur)
Udala eta Gurutze Gorria elkarlanean arituko dira Aste Nagusian alkoholaren eta drogen kontsumoaren prebentzioan. Horretarako jai guneetan informazioa eskaintzeko ekintzak egingo dituzte.
Prebentzio kanpaina bi erro nagusi izango ditu; bata, alkohola eta adin gabeak eta, bestea, drogen azterketa. Programa hauen helburua “jai guneetako ekitaldietan drogak kontsumitzeak dakartzan arriskuak prebenitzea” dela azaldu dute. Bi programak Tokiko Drogen mendekotasunaren Planaren barruan daude.
Eneko Goia alkateak uste du “beharrezkoa dela ” jaietan egiten diren kontsumoen inguruko “hausnarketa” egitea.
Alkohol eta adin gabekoen programari dagokionean, helburua “sentsibilizazioa, informazioa eta prebentzioa” lantzea dela azaldu dute. Informazio gune hau Bretxan egongo da abuztuaren 13an, 14an eta 15ean 00:00tik 3:30etara.
Drogen azterketari dagokionean, berriz, droga ez legalen testak eta analisiak egiten dira; bestalde, informazioa pertsonalizatua ere eskaintzen dute. Gune hau bretxan egongo da abuztuaren 17an 23:00etatik 2.30ak bitartean.
2015eko datuei erreparatu alkoholaren programara guztira 642 pertsona hurbildu ziren eta hiretatik 278k eman zuten positibo. Drogenean berriz, 283koa izan zen parte hartze kopurua.
Bestalde,
Gurutze Gorriak Gazteriaren ‘¿Sales Hoy?’ izeneko proiektua abiatuko dute udalarekin elkarlanean.
Programa hau gaueko aisialdi guneetan egongo da eta, betan, gazteekin eta nerabeekin hausnartzea eta zalantzak argitzea da asmoa. Lucia Cutruk Gurutze Gorriko Gazteria saileko kideak azaldu du helburua “drogen kontsumoaren arriskuak gutxitzea” dela.
Abuztuaren 14an, 16an eta 18an egongo dira Kurssaleko Diskofestak gaueko 23:00etatik 3:00etara.