Lau mugikor batera kargatu ahal izango dira eta 24 orduz egongo da erabilgarri.
Igentea kaleko kargagailua. (Argazkia: Donostiako Udala)
Eguzkiaren energiarekin funtzionatzen duen kargagailu “adimentsua” jarri dute Igentea kalean. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta iPlay enpresak, Donostiako Sustapenaren SmartEnergy Klusterreko kideak, aurkeztu dute proiektua. Azaldu dute SmartKalea proiektuaren barruan egin dutela, “iraunkortasuna sustatzeko, tokiko enpresen proiektu berritzaileak babesteko eta hiriko SmartKalea proiektua eta SmartCity estrategia ezagutzera emateko” helburuarekin.
Azaldu dutenez, eguzki kargagailua diseinatzerakoan “zuhaitz batean” inspiratu dira.
Lau USB ataka ditu gailuak eta, beraz, lau mugikor batera eta doan karga daitezke energia iraunkorrarekin. Azaldu dute “Usbe eguzki kargagailu adimentsuak energia elektrikoaren kontsumo publikoa murriztea” sustatzen duela, “energia garbia eta berriztagarria” erabiliz.
SmartKalea proiektuaren helburua ondoregoa dela azaldu du Ernesto Gasco PSEko zinegotziak: “Proiektuaren helburua da iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa, energia eraginkortasuna, herritarren parte hartzea, hiriko garapen ekonomikoa eta gardentasuna sustatzea, teknologia berritzailea erabiliz”.