Istripu larria gertatu da Bulebarrean eta lau zauritu eraman dituzte ospitalera
Istripua gertatu da gaur arratsaldean Bulebarrean. Gertaera ikusi dutenek kontatu dutenez, motor batek markesinan zeuden hiru pertsona zauritu ditu auto batekin jo eta autobus baten azpitik pasa ondoren. Motorrean bi pertsona zihoazen, haietako bat autobusaren azpian geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu dute.
Lau lagun eraman dituzte ospitalera. Dagoeneko normaltasuna gailendu da Bulebarrean.