Udal korporazioak sexu erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin du
erasoa gaitzetsi du: “Biktimari gure elkartasuna adierazi nahi diogu eta lekukoari bere jarrera eskertu nahi diogu”.
Azkenik, salaketa jartzen duten emakumeen adorea eta jarrera txalotu dituzte: Emakume askok salatzen dute, nahiz eta, oso prozesu desatsegina den; euren adierazpenik gabe ez zen posible izango errealitate horretara gerturatzea”.
Udalak elkarretaratzea egin du “indarkeria sexista gaitzetsi eta jendearen kontzientziazio beharra” aldarrikatzeko. “Aurrerapenak” egin badira ere, berdintasuna ez dela “errealitate bat” esan du Eneko Goia Alkateak: “Zoritxarrez sentsibilizazio kanpainek beharrezkoak izaten jarraitzen dute, baita eraso sexistak prebenitzea eta ekiditea ere”.
Duñike Agirrezabalaga berdintasun teknikariak, berriz, gaineratu du “berdintasunik gabe ez dagoela demokraziarik eta justiziarik”, eta atzo goizaldean Donostian gertatutako