'Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez lelopean', egin dute mobilizazioa Aste Nagusiko lehenengo egunean.
Zezenketen aurkako eta galdeketaren aldeko aldarriak nagusitu dira. (Argazkia: Malen Aldalur)
Zezenketen aurkako manifestazioa egin dute Bulebarretik hasita. Donostia Antitaurina Orain plataformak deitu du mobilizazioa.
Zezenketen aurkako urteko aldarriaz gain, aurten, herri galdeketarena ere egin nahi izan dute. Izan ere, otsailean egingo du udalak
zezenketaren inguruko galdeketa. Horregatik manifestazioa hasi aurretik hautetsontzi bat jarri dute Bulebarrean galdeketa irudikatzeko.
Donostia Antitaurina Orain plataformako kideek uste dute “bateraezinak” direla zezenketak eta kultur hiriburutza.