
Astean zehar iragarri dugun bezala abuztuaren 13tik 21era bitartean sare sozialak astintzeko prest dauden
txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak Sanferminetan erabili zuen
#sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako
#AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan. Mikel Pagadi gidoilaria izango da estreinakoa. Nola emango ote digu Aste Nagusiaren berri?