'Sortu Euskal Errepublika. Gora Herria!" lelopean protesta egin dute Aste Nagusiko lehen egunean
Urtero bezala Aste Nagusiko lehenengo larunbatean presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa egin dute. Sortuk deitu du mobilizazioa ‘Sortu Euskal Errepublika. Gora Herria!’ Lelopean eta jende andana bildu da Artzai Onatik hasi eta Bulebarrera arte egin duten ibilbidean.
“Presoak etxera” eta “independentzia” oihuak entzun dira protesta guztian zehar.